Independentziaren aldeko CD bilduma
2008-II-7


Aurtengo Gazte Topagunearen harira, "Etorkizuna independentzia!" lelopean 18 abestiko CD bilduma osatu du MusikHerriak. CDak MusikHerriako 17 talderen abestiak biltzen ditu. Otsailaren 14an Euskal Herriko kazeta - JPBrekin eta 15ean Gararekin eskuratu ahal izango da CDa 5 euroren truke. Xopapok "Zenbat?" abestiarekin partu hartu du. [informazio gehiago] [prentsaurrekoa]


Xopapo HatortxuRock 9n
2007-XII-14


Urtarrilaren 12an, larunbata, Berriobeitin ospatuko den HatortxuRocken bederatzigarren edizioan egongo da Xopapo eszenatokiaren gainean. Aurtengoan hiru gunetan banatuko dute jaialdia. Lehenengo gunean, karpa erraldian, kontzertu nagusia Deabruak Teilatuetan, Berri Txarrak, Koma, Kauta eta Narco taldeekin. Bigarren gunean, Khamul, Hesian, SKT Sekuentzia, Xopapo eta Laia izango gara. Eta hirugarren gunean, berriz, DJ Elepunto, DJ Talo, DJ Putxero eta DJ Nari. Iruñean ikusiko dugu elkar! [informazio gehiago]


Xopapo “Elkarrekin: errepresaliatuak eta musikariak” diskoan
2007-XII-5


Dagoeneko kalean da MusikHerriak kaleratutako “Elkarrekin: errepresaliatuak eta musikariak” disko berezia. Xopapok Joseba Sarrionandiaren olerki bat musikatuz parte hartu du. Abestia aurtengo udazkenean grabatu genuen Eibarko Legarre estudioan Ander Barriuso teknikari lanetan izan genuelarik. [informazio gehiago] [deskargak]


Larunbat honetan Lekunberrin egingo den MusikHerria Gauean parte hartuko dugu
2007-IV-28

Udako jaien dinamikan sartu aurretik, larunbat honetan, ekainak 30, Nafarroako MusikHerria Gaua egingo da Lekunberriko Sala31 aretoan. Jaialdia 20:00etan abiatuko da eta oholtza gainean arituko dira Anger gipuzkoarrak, Akto Reflejo eta Kasu! nafarrak, Mix6T lapurtarrak, Punkamine bizkaitarrak eta gu geu. Sarrerak 6 euro balioko ditu eta kontzertuez gain animazioak eta bestelako sorpresak izango dira. Anima zaitezte!


Soinu berriak
2007-IV-10
Hilabete batzuk daramatzagu soinu berriekin frogatzen. Ibai, kitarra jotzeaz gain, ondo aritzen da gaitarekin eta txirularekin. Zerbait deberdina egiteko proba bezala hasi zena, hobetuz joan da zenbait abesti sortu ditugularik. Jendearen harrera ona ikusi ostean, gaitaren soinua behin betiko Xopapon sartzea erabaki genuen, gaur egunetik aurrera taldearen ezaugarri bihurtu delarik. Prestatzen ari garen hurrengo diskorako abesti bat baino gehiagotan agertuko da.


Galdakaoko gaurko kontzertua bertan behera
2007-III-23
Euria dela-eta, gaur gauean Korrikaren aldeko Galdakaon Mix6t eta Kloratitarekin eman behar genuen kontzertua bertan behera gelditu da.


Oier: kide berri bat Xopapon
2007-II-4
Aitorrek (kitarra) taldea utzi zuenetik, saiatu izan gara abestiak ahalik eta hobeto jotzen zuzenean. Baina argi zegoen hirukote moduan, eta kitar bakar batekin ritmikak eta soloak egiteko, ez ginela gai behar den bezala jotzeko. Beraz, kide berri bat sartzea onena zela erabaki genuen. Gau batean, turno bat egiten gaztetxean tipo bat ezagutu nuen. Musikaz hizketan egon ginen denbora luzean; horrela jakin nuen kitarra jotzen zuela. Eta gau hori, egun bihurtu zen, eta gaupasa on haren ondoren argi gelditu zen Xopapo lau kidek osatuko genuela. Ibaik, ordura arteko baxularia, kitarra hartu zuen, eta Oierrek (Txime) baxua. Horrela, musikalki hobetuz joatea espero dugu eta batez ere indarra eta soinu ona lortzea zuzenean. Ongi etorri Txime!